domingo, 23 de octubre de 2011

Fibonacci-ren zenbakiak

Fibonacciren zenbakiak segida matematiko bat da, eta hurrengo baldintzak betetzen ditu:
 
  F(n):=
  \begin{cases}
    0             & \mbox{baldin eta } n = 0; \\
    1             & \mbox{baldin eta } n = 1; \\
    F(n-1)+F(n-2) & \mbox{baldin eta } n > 1. \\

 \end{cases}
Hau da, hasierako bi balioen ostean, zenbaki bakoitza aurreko bien batura da. Lehenenego Fibonacci zenbakiak (Fn), n = 0, 1, … ,tik hasita hauek dira:
0, 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, 34, 55, 89, 144, 233, 377, 610, 987, 1597, 2584, 4181, 6765, 10946, 17711.
Batzuentan F1 = 1tik hasten da, baina berez F0 = 0tik hasten da.
Fibonacciren zenbakiak Leonardo Pisanoren omenez izendatzen dira horrela, Fibonacci moduan ezagutzen zena, nahiz eta lehenago Indian jada ezagutzen ziren.

Fibonacciren zenbakien arabera eraikitzen den laukizuzena



















Fibonacciren omenezko eskultura Pisako kanposantuan
Fibonacci-ren biografia:

Leonardo Pisano (Pisa, Italia, 1170 - 1250), Leonardo Bonacci, Leonardo Fibonacci edo Fibonacci moduan ezaguna, Italiar matematikaria izan zen, Erdi Aroko ezagunetarikoa. Ezaguna da batez ere bi aurkikuntzengatik:
  • Hindo-Arabiar zenbaki sistema Europan sartu zuen eta berau erabiltzeko bideak jarri zituen XIII. mendeko Liber Abaci liburuaren bitartez.
  • Fibonacciren zenbakiak deskribatu zituen liburu berean, nahiz eta berak ez zituen aurkitu baizik eta adibide moduan jarri.




Fibonacci eta zenbakien historia 2 bideotan:

1.zatia:




2. zatia:

 









No hay comentarios:

Publicar un comentario